20 urtez euskarazko aisialdia bultzatzen

uriola.eus 2022ko mai. 11a, 17:07

Deustualdeko Txantxiku Aisialdi Taldeak 20. urtemuga ospatuko du larunbatean, hilak 14. Eguerdian hasi eta iluntzera arteko egitaraua antolatu dute, eta taldean dabiltzanak, noizbait aritu izandako guztiak zein Berbaizu Euskara Elkarteko bazkideak daude gonbidatuta, baita nola edo hala Txantxikurekin lotura duten guztiak ere (gurasoak, haurrak...). Besteak beste, bazkaria egingo dute, eta gaur izango da izena emateko azken eguna.

Esteka honetan dagoen galdetegia bete beharko dute 14:00etan izango den bazkarira joan nahi dutenek. 

Eguraldiak lagunduz gero, Done Petri plazan egingo dituzte ospakizunaren baitan antolatutako ekintza guztiak. Goizez argazki erakusketa eta umeentzako tailerrak egin ostean, 14:00etan egingo dute urteurreneko ekitaldi nagusia. Jarraian, indarrak hartzeko bazkaria, norberak bere abilezia artistikoa praktikan jartzeko aukera eta, azkenik, begiraleen kontzertua eta karaoke ibiltaria.