Deustuarrak ere Euskara Aurrera

uriola.eus 2022ko mai. 13a, 12:40

Gazte euskaltzaleek, euskalgintzako zenbait eragilek eta norbanakoek deitutako mobilizazioa egingo da maiatzaren 21ean Donostian. Manifestazioaren harira Deustun ere euskaraz bizi nahi dutelako eta euskarak batzen dituelako egitaraua prestatu dute Berbaizu, Pare Deustu eta Matxingorri konpartsak .

Maiatzaren aurrera egingo da Euskara Aurrera manifestazioa Donostian. Apirilaren hasieran aurkeztu zuten egitasmoa Gipuzkoako hiriburuan hainbat euskaltzalek. "Euskaldunak zein Euskal Herriaren etorkizuna euskaraz imajinatzen duten herritar guztiak" mobilizazioan parte hartzera gonbidatu zituzten eta horretara batu dira deustuarrak. Berbaizu euskara elkartearen, Pare Deustuko gazte talde feminista eta Matxingorri gazte konpartsaren artean egitarau prestatu dute maiatzak 19, 20 eta 21erako. 

Ostegunean, 19an mahai-ingurua prestatu dute Deustuko gaztetxean 19:30ean. Arkaitza Zarraga, Hau Pittu Hauko konpartsakidea eta Euskal Herrian Euskarazko kidea, eta Malen Frantsesena, Gazte Euskaltzaleen Sareko kideak, euskararen egoera eta erronka berriei buruz hitz egingo dute. 21:00etan mural margotzea egingo da auzorako eta propaganda masiboa banatuko da manifestazio deialdia zabaltzeko. Ostiralean 20:00etan "Euskara Deustura!" lelopean kalejira abiatuko da Done Petri plazatik eta 22:00etan afaria egingo dute Herriko Tabernan, manifestazio handiko atariko egun gisa. 

Larunbata izango da egun handia. Deustuarrek eta beste euskaltzale guztiek Euskara aldarrikatzeko eguna hain zuzen ere. 12:30ean Donostiara aterako da autobusa Done Petri plazatik. Mobilizazioa 17:30ean izango da Antiguako Tuneletik eta autobusa 21:00etan bueltatuko da. Afarian edo autobusean izen ematea, Berbaizuko Euskara Elkartean, Deustuko Herriko Tabernan edo 688608589 telefonoan egin daiteke. Afaria 5€-ko prezioa dauka eta autobusak 10€-koa joan-etorria.