Alcalá Mecon urik gabe daude Itziar Moreno eta gainerako presoak

uriola.eus 2022ko abu. 24a, 12:24

San Inaziokoa dagoen emakumeen espetxean ura legionela bakteriarekin kutsatuta dago, eta azken egunotan hori edateagatik hainbat pertsona kutsatu dira.

Itziar Morenok berak hurbilekoei jakinarazi dienez, atzo konfirmatu zieten legionelarekin kutsatuta dagoela ura. Hala, atzo berriz ere ura moztu zieten Madrilgo espetxean. Dena den, salatu du badirela bi aste arduradunek bazekitela kartzelan ura kutsatuta zegoela eta ez dutela ezer egin. Ondorioz, presoetako asko beherakoarekin eta gaixo daude.

Arazoaren berri jakin arren, presoei ez omen zien berehala jakinarazi zuzendaritzak. Gainera, edateko ur botila bakarra eman diote preso bakoitzari, eta janaria prestatzeko ere urik erabili ezin dutenez, ogi apur bat hestekiarekin banatzen ari dira orain jateko gisa. "Egoera honen aurrean, ezinbestekoa da Alcalá Mecoko zuzendaritzak presoei ematen dien tratua salatzea eta hauei elkartasuna adieraztea", diote.