Berbaizu Euskara Elkarteak antolatutako irakurleen txokoa bueltan da, eta ikasturteko lehenengo hitzorduan gonbidatu berezia izango dute: Joseba Sarrionandia. Hiru liburuz osatutako Habanako Gaukaria bilduma izango du mintzagai idazle iurretarrak.
Hitzordua irailaren 28an izango da, 19:30ean hasita, Deustuko Bidarte udaltegian.