Oraingoan Deustun eta Otxandion lantegiak zituen Cadenas Vicinayren irudi batekin hasiko naiz, atzean desagertutako Euskalduna auzoa ikusten da. Enpresa hau 1929. urtean sortu zen eta besteak beste, 2 eta 90 milimetro arteko kateak, 500 eta 30.000 kilogramo arteko polea diferentzialak eta jasotzeko gainerako tresnak fabrikatzen zituen. Deustuko Erriberako lantegia utzi Bilboko Portura mugitu zen. Argazkia Sancho El Sabio Fundazioak utzitakoa da. Gasteiz.