Deustu auzoko hamaika kultur ekimenen babesleku izaten jarraitu duen arren, euskara elkartearen kultur guneak hilabete batzutako etenaldia izan du kultur ekintzen antolakuntzari dagokionez. Asmo horri, berriro ere, heldu nahiean berrirekiera jaialdia antolatu dute, hain zuzen ere, Ramon y Cajal Etorbideko 42. zenbakian.
Astean zehar bi kultur jarduera antolatuko ditu Berbaizuk. Lehenik eta behin, urtarrilak 24ean, asteartea, 19:00etan pintxo osasungarriak sortzeko ekitaldia prestatuko dute “On Ekin” enpresako Andrea Larrea eta Nahia Zeziaga nutrizio adituen eskutik. Enpresa honen xedea gure eguneroko elikadura modu osasuntsuan zaintzeko tresnak eta gomendioak erraztean datza.
Ostegunean, aldiz, 19:30etan Eneko Irastorza “IRAS” trap eta rap abeslari deustuarraren kontzertua eskainiko dute. Irastorza, Patxadaz musika taldean aritu ostean, pandemiaz geroztik hasi zen bakarkako proiektu honetan. Simon Mendiguren “Saim Mendi” musika produktorearen laguntzaz, orain bakarkako proiektuan diardu.