Pabellon 6eko Gazte Konpainia 2015ean sortu zen, antzerkigintzan talde gazteen profesionalizazioaren alde lan egiteko helburuarekin. Orduz geroztik, aktore ugari igaro dira bertatik, guztira 7 ekoizpen eginez. Era horretan, aurrera eramandako 8. antzezlana izango da oraingoa.
Antzezlana Tomas Afan egile sarituaren “Triptico Infernal” testuaren egokitzapena da eta testuaren euskarazko bertsioa Idoia Barrondok egin du. Estreinaldia euskaraz izango da, urtarrilaren 27an eta otsailean gaztelaniazko bertsioa antzeztuko da, “Divina Comedia” izenpean.
Afanen testua gizartean sortzen diren gatazkei buruzko hausnarketa bat da. Izan ere, lurtarrak jainkotiarra oztopatzen duenean, zeruaren eta infernuaren arteko antzinako borrokak ustekabeko bira ematen du. Dramaren eta komediaren artean, gizakiaren manipulazioari eta ergelkeriari buruz hitz egiten du lan honek. Zentzugabekeriatik jorratutako gerren kritika bat eginik.
Zuzendaria Saioa Irribarren Muñoz da, Ander Basaldua Castellanosen eta Gaizka Chamizo Mendikoteren laguntzarekin. Horietaz gain, honako hauek dira taldea osatzen dutenak: Silvia Larrauri de Miguel, Luix Mitxelena Mitxelena, Andrea Mora Ahedo, Uxue Fuertes Vega, Ziggy Docherty Sánchez eta Aitzol Villahoz Prieto.
Atal teknikoari dagokionez, jantziak Mirari Aranburu Rodriguezek egin ditu, eszenografia María Casanuevak eta argiztapen-diseinua, aldiz, Fernando Alcauzarrek eta Edu Berja Miguelek sortu dute. Azkenik, kartela Irrimarraren sorkuntza da.
Antzezlana, urtarrilaren 27tik 29ra taularatuko da euskaraz eta otsailaren 3tik 26ra gaztelaniaz, emanaldiak ostiraletik igandera eskainiko dira eta sarrerak Pabellon 6ren webgunean daude eskuragarri.