Dokumentalaren abiapuntua hurrengoa da: “edozein hiritako eraldaketaren prozesuak espazio alternatiboak sortzea bultzatu behar direla, non kultura planteamendu ireki eta berritzaile batetik ulertzen den”. Horrela, pieza zinematografiko honek Pabellón 6en espazioa bera eta haren 10 urteko ibilbidea hartzen du adibidetzat.
Ainhoa Urgoitiak eta Enrique Reyk elkarlanean zuzendutako pieza honek dagoeneko ibilbide nabarmena izan du ZINEBIn, Madrilgo FCM-PNR zinemaldian edota FICARD 2022an parte hartu ostean. Bertan, Ander Entziondo arkitektoaren, Ramón Barea, Irene Bau, Itziar Lazkano, Maria Goiricelaya, Borja Ruiz, Sandra Tejero eta Ioritz Benito aktoreen testigantzak jasotzen dira, Pedro Barearekin batera.
Filmak, ordubeteko iraupena izango du eta arrtasaldeko 20:00etan proiektatuko da; ondoren, ikusleekin solasaldia izango da, obraren nondik norakoak komentatzeko. Sarrera doakoa izango da, baina beharrezkoa da aurretiaz erreserba egitea www.pabellon6.org webgunean.