Deustuko hainbat kale okupatuko dira obrak direla eta

uriola.eus 2023ko api. 11a, 13:57

Deustu, Arangoititik ikusita. Argazkia: Wikimedia Commons.

Hain zuzen ere, apirilaren 12tik maiatzaren 26ra bitartean, galtzada, aparkalekuak, espaloia eta bidegorria okupatuko dira. Zehazki, Agirre Lehendakaria etorbidearen 179 zenbakiaren pareko kalean.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, apirilaren 12tik maiatzaren 26ra bitartean, Agirre Lehendakariaren etorbideko galtzada, aparkalekuak, espaloia eta bidegorria okupatuko dira, obrak direla eta. Zehazki, etorbidearen 179 zenbakiaren pareko kalea.

Gainera, Aragoi kalean obrako materialak izango dira. Arturo Campion kalea ere okupatuko da. Bertan, aparkalekuak bakarrik hartuko ditu obrak, 33 eta 37 zenbakien artean, Bilbobuseko geralekua aldatzeko.

Era berean, Ramon y Cajal etorbidea ere okupatuko dute, apirilaren 11tik 21era. Honako hau, gainera, zirkulaziorako itxita egongo da. Hala ere, oinezkoek ez dute eragozpenik izango pasatzeko.

Obren bitartean, seinalistek ibilgailuen eta oinezkoen joan-etorriak bideratuko dituzte uneoro.