San Ignazioko Udal Liburutegia “Gigante… Nuestra biblioteca” izeneko erakusketa jarriko du ikusgai apirilaren 28ra arte, Ondalan konpartsaren eskutik. Erakusketa doanekoa izango da.
Jarduerak inguruko elkarte, ikastetxe eta taldeekiko loturak sendotzeko helburua du. Hala, liburutegiaren helburuekin bat egiten du proiektua. Hain zuzen ere, ingurune sozialarekin, herriarekin edo auzoarekin lankidetzan aritzearekin.
Erakusketak euskal folklorearekin lotutako eduki kulturalak eskaini nahi ditu auzoko konpartsaren eskutik, alegia Ondalanen eskutik. Konpartsa 1995ean sortu zuten, eguneko jaia sustatzeko elementu erakargarri bat emateko asmoz, jaiak gaueko aisialdira bideratzen ari zirela uste zutelako.
Bertan, Txakolinari eta Txistularia ikusi ahal izango dira, Ondalan konpartsaren adierazgarri diren hiru metro baino gehiagoko bi erraldoiak.
Erakusketa bisitatzeko sarrera doanekoa izango da.