Miguel Hernández poetari omenaldia Pabellón 6en

uriola.eus 2023ko mai. 9a, 10:30
Argazkia: pabellón 6

Maiatzean autorearen omenez egindako antzezlan eta errezitaldi bana aurkeztuko dira Deustuko Erriberako antzerki aretoan.

Antzezlanean, Miguel Hernández poetaren bizitza kontatzen zaigu: oso gazte zela, etxean lagundu ahal izateko, eskola utzi behar izan zuen. Inongo deliturik egin gabe ere, kartzela zigorra jaso eta 31 urte baino ez zituela, espetxe frankista baten hiltzen utzi zuten. Lurrari lotutako olerkariaren biografiaren gainbegirada bat da hau. Unai Izquierdo antezlanaren egileak dioen bezala: “poetak behar ditugu, hil egiten dizkigutelako, hil egiten zaizkigulako, eta berrien zain gauden bitartean, ondo dago handiak gogoratzea…”.

Gorka Martinek zuzendu du antzezlana; Irene Bau, Alfonso Díez eta Yeray Vazquez izango dira poetaren inguruko pertsonai ezberdinak antzeztuko dituzte aktoreak eta Unai Izquierdo, egilea izateaz gain, Miguel Hernandez bera hezurmamitzeaz arduratuko da. Espazio eszenikoaren arduradunak María Casanueva eta Susana Díez dira, Fernando Alcáuzar argiztapen-diseinuarena, Alaitz Cabriada jantziena eta Yeray Vázquez soinu- espazioarena.

Errezitaldi poetikoari dagokionez, Ramón Bareak osatuko du antzezlana, Ainhoa Rincónen (musika-zuzendaritza, ahotsa eta biolina), Pedro Martinezen (ahotsa eta txeloa) eta Maite Olmosen (ahotsa eta pianoa) laguntzarekin.