“Euskararen Lorategia” erakusketa inauguratuko da, ekainaren 12an, San Inazioko Euskararen Etxean

uriola.eus 2023ko eka. 8a, 17:00

Euskararen Lorategia. Argazkia: San Inazioko Euskararen Etxea.

“Euskararen Lorategia” 15 eta 18 urte bitarteko ikasleek egindako collage-ekin osatuta egongo da. Erakusketa ekainaren 12tik uztailaren 15era bitartean egongo da ikusgarri.

Aurten, Euskararen Interpretazio Zentroaren berrikuntzarekin batera, San Inazio auzoko Euskararen Etxeko Eskola Programa ere berritu da; hain zuzen ere, ikasleei zuzendutako programa. Horren parte, 15 eta 18 urte bitarteko ikasleek egindako collage-ekin osatutako Euskararen Lorategia erakusketa estreinatuko da, ekainaren 12an.

Zehazki, DBH3, DBH4 eta Batxilergoko ikasleekin jorratutako jarduera izango da, euskararekiko duten harremanari buruz gogoeta egin dezaten. Sortutako collage-aren bitartez, sormena garatzea du helburu.

Erakusketa ekainaren 12tik, uztailaren 15era bitartean, egongo da ikusgarri.