Biziz Bizi elkarteak Frank Gehry Zubitik Elorrieta auzora bizikletentzako bide berri bat lortzeko elkarretaratzea deia egin du, San Inazio Ikastetxeko IGESI IGEarekin eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioarekin batera. Hain zuzen ere, Zubian bertan gauzatuko da, ekainaren 27an, 18:30etan.
Hiri erakundeek beren desadostasuna adierazi dute Deustu eta Elorrieta tartean bidegorriak duen ibilbidearekin. Zehazki, Zarandoa eta Frank Gehry zubiaren arteko ibilbidean dagoen lotura ezagatik.
Izan ere, bizikleta erabiltzea debekatuta dagoela adierazten duen seinale bat jarri du Udalak. Hala ere, Biziz Bizi elkartearen arabera, auzo batetik bestera joateko "bide seguru eta laua” behar da.
Horrenbestez, Txirrindula-Katea egingo du elkarteak ekainaren 27an, 18:30etan, Gehry Zubia eta Elorrietaren artean.
📣📣📣Datorren asteartean, hilak 27, berriro mobilizatuko gara PASEALEKUAN DENOK SARTZEN GARELAKO!!📣📣📣
— Biziz bizi bilbao (@Bizizbizibilbao) June 20, 2023
➡️Ghery eta Elorrieta arteko pasealekuan bizikletarentzako lekua eskatu dugu, eta @bilbao_udala k erantzun digu seinale honekin.🚳😱😡 pic.twitter.com/sa2BKhJf3d