Un Viaje a la Luna, Pabellón 6eko hurrengo emanaldia

uriola.eus 2023ko ira. 13a, 14:13

Bi emanaldi eskainiko dira, irailaren 23an eta 24an, “Luna” bisitatzeko; Emma Cohenen eta Fernando Fernán Gómezen barne-unibertsoa.

El Viaje a Ninguna Parte antzezlanak Un Viaje a la Luna piezari bidea egingo dio. Hala, Fernando Fernán Gómez eta Emma Cohenen etxea, “Luna” delakoa, Pabellón 6eko oholtzara ekarriko da. Pieza honek bikotearen sormen unibertsoa bisitatzea proposatzen du. Helena de Llanos bilobak gidatutako eta interpretatutako omenaldi pertsonala da pieza. Bi artista handien lanari posizio pribilegiatu batetik egindako begirada librea.

Hitzaldi-performance honetan Emma Cohen eta Fernando Fernán Gómezen unibertsoaren barnera bisita bat proposatzen da. Ibilbidean zehar dokumentuaren eta irudimenaren artean ibiliko gara, biografiaren eta fantasiaren artean, protagonisten izaera sortzaile eta bizigarriari fidelak izanik.

Kultura Ministerioak Fernando Fernán Gómez eta Emma Cohenen artxiboa jabetu du

Lan honek balio handiagoa jaso du, duela hilabete inguru jakin baikenuen Helena de Llanosen dokumentazio eta artxibo lana Kultura Ministerioak erosi duela. Espainiako Filmategiak 252 kutxa eta objektuz osatutako ondarea zaindu eta zabalduko du, aktorearen bilobari eta zinema eta antzerki zuzendariari erosia. Artxiboaren erosketa ministerioak Helena de Llanos zinemagilearekin, pilaketaren jabearekin, akordio bat lortu ondoren formalizatu da. 

Emanaldiak irailaren 23an eta 24an izango dira. Larunbatean 20:00etan eta igandean 19:00etan.

Sarrerak www.pabellon6.org webgunean daude eskuragarri.