Urte luzez atariko palmondoak eman zion izenaz ezaguna izan da Deustuko Erriberako eraikina. 125 urteko historiaren ostean, etxearen jabeek akordioa sinatu dute Biurban kooperatiba gestorearekin, Zorrotzaurre Atea, prezio libreko 33 etxebizitza-blokea eraikitzeko. Dirudienez, Biurbanek eraikina eraitsi eta etxebizitzak eraikitzeko materialak metatzeko erabiliko du haren lekuan geratuko den lurzoru soila, eta lanen gastuak ordaindu eta familia jabeari lurrak itzulizko dizkio lurzorua saltzen denean.
Eraikina berriztatzeko itxaropenik ez
Koldo Etxeberria, familiaren bozeramaileak, duela hiru urte baino gehiago gertaturiko suteak eraikinaren egurrezko egiturari serioski eragin ziola azaldu du, kalteak jaso ditu baita inguruko lanen eraginez. Honek, Etxeberriaren hitzetan, “eraikinaren berriztapena ezinezkoa bihurtzen du”; jabeek eraikinarekiko atxikimendua izango zuen inbertsoreren bat aurkitzea espero zuten, etxearen berriztapena haren esku hartuko lukeena, baina eraikina eraistean interesa zuten eskaintzak besterik ez dituzte jaso.
Auzoaren berreraikuntzari begira
Etxearen jabeek, honen eraisketaren ondoren, lurzoruari ahalik eta etekin handiena atera nahi diotela azaldu dute. Horretarako udalaren Zorrotzaurre eraldatzeko behin-behineko planaren alegazioa aurkeztu dute, haien izenean dauden 376 metro karratutik 171 kendu baitizkie udalak. Eraikuntza berri batek “hirigintza multzo berriaren simetria hobetzea” ahalbidetuko lukeela azaldu du Etxeberriak, eta auzoaren berreraikuntzan promotore berrien eskubide berak eskatu ditu, “irlan mende bat baino luzeagoz daramatzaten aspaldiko jabeak kontuan ez hartzea ez litzateke zuzena izango”.