‘Machos en Flor’, Arriaga Antzokian estreinatuko den Pabellon 6eko ekoizpen berria

uriola.eus 2023ko aza. 7a, 11:51

'Machos en flor' antzezlana. Argazkia: Pabellon 6.

Bilboko antzokian emanaldi bakarra eskainiko da azaroaren 9an. Ondoren, Pabellon 6en izango da ikusgai, azaroaren 10etik aurrera.

Azaroaren 9an, 19:30etatik aurrera, estreinatuko da ‘Machos en flor’ obra Arriaga Antzokian, Pabellon 6eko ekoizpen berria. Ondoren, Pabellon 6an bertan ikusi ahalko da antzezlana, azaroaren 10etik abenduaren 3ra arte.

Felipe Lozak idatzitako obra da honakoa, eta Lozak berak zuzendutakoa. Antzezleen artean, Josu Angulo, Kepa Alesso, Quique Gago, Aitor Echarte, Diego Perez eta Yeray Vazquez izango ditugu protagonista, gizon-talde bat eraldaketa feministaren eragile izateko aukera planteatzen duen obra honetan.

‘Machos en flor’ antzezlanak egungo gizarteari eta gizonen rolari buruzko hausnarketa egitera gonbidatzen ditu ikusleak. Hala ere, kritika sozialarekin batera, umoreak bere lekutxoa izango du honetan.

Horrenbestez, saio bakarra izango dugu ikusgai Arriaga Antzokian, hilaren 9an, eta beste 13 emanaldi Pabellon 6en, hilaren 10etik aurrera.