Ekimenak, bisitariei esperientzia kultural berezia luzatzeko helburuarekin, bertsolariak bilduko ditu museo eta aretoko ondarearekin batera. Hala, bertsolariek haien ekarpena egingo diote gidarien diskurtsoari.
Bilbon, hainbat izango dira aukeratutako museo eta aretoak; hala nola, Bilboko Rekalde Aretoa, Bilboko Arkeologi Museoa, San Inazioko Euskararen Etxea, Bilboko Ondare Aretoa eta Bizkaiko Foru Jauregia.
Egunik bereziena, aldiz, abenduaren 2an biziko dugu San Inazioko Euskararen Etxean. Egun horretako ekitaldian, Oihana Bartra eta Miren Amuriza izango dira Euskararen Interpretazio Zentroan, 12:00etatik aurrera.
Hala ere, beste 11 bertsolarik ere parte hartuko dute, abenduko lehen astean Bizkaian zehar ospatuko den ekimenean:
- Ibon Ajuriagojeaskoa bertsolariak, Bilboko Rekalde Aretoan.
- Asier Galarzak, Bilboko Arkeologi Museoan.
- Garazi Navarrok, Bizkaiko Foru Jauregian.
- Koldo Gezuragak, Bilboko Ondare Aretoan.
- Iker Uriartek eta Janire Arrizabalagak, Gernikako Euskal Herria Museoan.
- Eneko Abasolok, Bermeoko Arrantzaleen Museoan.
- Ander Elortegik, La Encartada Fabrika-Museoan.
- Iruri Altzerrekak, Muskizko El Pobaleko Burdinola Museoan.
- Aitor Etxebarriazarraga, Kortezubiko Santimamiñen.