Hastear dira Euskadiko parke teknologikoaren "Bilboko Teknologia Campusa" eraikitzeko obrak

uriola.eus 2023ko aza. 23a, 18:12
Argazkia: Bilboko Udala

Zorrotzaurreko penintsularen berritze lanen prozesuaren baitan, bertan kokatuko da Euskadiko Parke Teknologikoaren Bilboko egoitza.

Bilboko Udalak adierazi duenez, “Euskadiko Parke Teknologikoko Bilboko Campusa azpiegiturak eraikitzeko obrak berehala hasteari aurre egiteko ari da prestatzen”. 

Campusa Tarabusi enpresa kokatuta zegoen eraikinean egongo da, behin berreraikitze prozesua bukatu eta gero. Aurreikusita dagoenaren arabera, eraikinak egungo pabiloiaren estetika errespetatuko du eta mendebaldeko fatxadan eraikin bat erantsiko du. 

Orotara, Campusak 5.300 m2 eskainiko ditu enpresentzat eta teknologia aurreratuko proiektuentzat, honela banatuta: 47 aparkaleku izango dituen sotoko solairua, erabilera anitzeko aretoak hartuko dituen 450 m2ko beheko solairua, eta goiko hiru solairu, bakoitza 750m2 baino gehiagorekin hirugarren sektorerako.

Esan bezala, eraikina berreraikitzea izango da prozesuaren lehen pausoa. Zorrotzaurre uhartearen bi puntetan bereizitako bi gune hartuko ditu, udal-titulartasuneko edo titulartasun publikoko eraikinekin: iparraldeko puntan (46.000 m2-ko eraikigarritasuna izango du, 4 lursailetan banatuta egongo dena) eta hegoaldeko puntan (60.000 m2-ko eraikigarritasuna izatea aurreikusten da, 3 lursailetan banatuta egongo dena).