Pabellón 6en antzezlan berria ikusteko aukera egongo da abendu hasieran. Hain zuzen ere, David Caíñaren Tres Tristes Breves antzezlanaz ari gara, publikoari galarazten zaion fikziozko istorien zati horren bisita gidatua (jatorria). Hala, antzokian aurretik plazaratutako hiru pieza laburrez osatuta dago lana: “Vinagre”, “El primer tren que salga”; eta “El numerito”. Hirurek egilea, aktore taldea eta kontatzeko modua dute hamankomunean. Horretaz gain, hirurak egilearen bizipen edo esperientzietatik abiatzen dira. Era horretan, fikzioaren eta autofikzioaren arteko nahasketa dugu. Alde horretatik, antzezlanak antzezlan honi erantzun nahiko dio: Zenbat denbora pasatzen dugu gure iraganean eta ondorioz, horrek nola galarazten digu gure oraina?.
Antzezlana eskainiko duten artistei dagokienez, Nitya López Saituak hartuko du bisualen zuzendaritza lana, Ernesto Baezen argazki zuzendaritza eta David Caíñak eta Ainhoa Elguezabalek antzezlanaren gidaritza. Aktoreen artean, ordea, David Caíña, Josu Angulo Anthonisen, Kepa Alesso, Sara Barroeta eta Leire Orbe arituko dira.
Emanaldiak abenduaren 8an, 9an eta 10ean eskainiko dira, ostiral eta larunbatean 20:00etan eta igandean 19:00etan. Sarrerak www.pabellon6.org webgunean daude eskuragarri.