Musikaz eta antzerkiz betetako eskaintzarekin ematengo diote urteari amaiera Deustuko Erriberako antzokian. Lehendabizi, Pía Tedescok eta Lila Horovitzek “Dos Mujeres, Contrabajo” ikuskizuna aurkeztuko dute hurrengo ostiral eta larunbatean, abenduaren 22 eta 23an. Geroago, “El Viaje a Ninguna Parte” antzezlanaren txanda izango da, Iniesta/Galván familiaren eskutik.
Ikuskizunari dagokionez, Horovitzek eta Tedescok ikuskizun musikatua eskainiko dute. Aurrenak, kontrabaxua eta ahotsa, eta, besteak, ahotsa, gitarra tenorra eta ukelelea. Bertaratutakoek saio bereziaz gozatzeko aukera izango dute, Bach-etik hasi eta Las Ketchup-erarte Beatles-etik pasatuta. Izan ere, abesti berri eta klasikoak bertsionatzen dituzte bi artistek. Hala, musika genero anitzak tartekatuta, abesti berriak klasiko bihurtzen dituzte eta klasikoak berri. Horretaz gain, “Teatralidad y Musicalidad” tailerra eskainiko dute. Bertan, musikaren elementuak eta baliabideak antzerki-lanean eta alderantziz konektatzeko lanean sakondu nahi dute.
Antzezlanaren kasuan, ordea, konpainia ibiltari batean komiko gisa jarduten dutenen ogibideaz dihardu. Era horretan, bokaziozkoa den ogibidea, mendez mende iraun eta birsortzen den ofizioari egindako omenaldia dugu. Antzezlana antzerkigintzaren etengabeko metafora bilakatu da, emanaldi bakar eta errepikaezin bakoitzean, han eta hemen, birsortzen den antzerkiarena.
Ramón Barea, Patxo Telleria, Mikel Losada, Itziar Lazkano, Olatz Ganboa, Irene Bau, Diego Pérez eta Adrian García de los Ojos dira Fernando Fernán Gómezen eleberri arrakastatsuaren eta ondorengo filmean oinarritutako antzezlaneko protagonistak. Ignacio del Moralek egokitutakoa da antzezlana. Eta Ramón Barea da bertsio honen zuzendaria. Eszenografia Jose Ibarrolak diseinatutako da, jantziak Betitxe Saituak, argiztapena David Alkortak, musika Adrian Garcia de los Ojosek eta atrezzoa Maria Casanuevak.
Bi emanaldietarako sarrerak eta tailerraren informazioa eta erreserba www.pabellon6.org webgunean daude eskuragarri.