11. edizioa beteko duen emanaldi sorta honek gai eta estilo libreko antzezlanak plazaratuko ditu. P6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Elkarteak bultzatuta eta Bilboko Udalaren *Kultura* Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Café Bilbao/Tartean Teatroak eta P6 antzerki laborategiak lagunduta, 10 antzezlan hautatuko dira aurtengo ediziorako. Horietako bakoitzak hainbat emanaldi izango ditu.
Hautatutako antzezlanek honako sari hauek eskuratu ahal izango dituzte: “Alez Angulo” antzerki arineko saria (Antzerki Arineko jardunaldietan aurkeztutako lan onenari), Kriselu saria (euskarazko muntairik onenarentzat), “Café Bar Bilbao” produkziorako sari berezia, Antzezle Onenaren Saria (P6-ko epaimahaiaren ustez antzezpen borobilena eskaintzen duen gizonezko eta emakumezko aktore onenari) eta Ikusleen Saria.
Apuntatzeko epea 2023ko abenduaren 21ean hasi eta 2024ko otsailaren 2an bukatuko da. 10 antzezlanen zerrenda otsailaren 5ean emango da jakitera.
Parte hartu nahi dutenek email bidez (teatrobrevepabellon6@gmail.com) eman beharko dute izena, ondorengo informazioa erraztuz:
– Lantaldearen izena.
– Testu originala (word edo pdf-en)
– Antzezlanaren Zuzendari eta Idazlearen izenak.
– Antzezlanaren hizkuntza.
– Antzezleen izenak.
– Sinopsia.
– Gutxi gora beherako iraupena.
– Espazio eta teknika beharrak.
– Muntaketaren irudia edo kartela.
– Dsponibilitatea (txapelketaren asteburuak: martxoaren 29tik apirilaren 21era arte).