Deustu Arraun Taldearen egoitzaren handitze-lanak bukatu dituzte

uriola.eus 2024ko urt. 17a, 13:52

Argazkia: Bilboko Udala

Amaitu berri diren lanen ondorioz, arraun-pabiloiak 420 metroko metro koadroko azalera irabazi du. Egun 150 kirolarik eta kirol-teknikarik baino gehiago erabiltzen dituzte instalazioak.

San Inazioko arraun-pabiloia Deustu Arraun Taldeko egoitza da. Bada, zenbait hilabete luzatu diren handitze-lanen ostean, gaur Juan Mari Aburto Bilboko alkateak lanen amaiera dela eta pabiloia bisitatu du. Lanak Zarandoa etorbiderantz ematen duen beheko solairuan egin dira, zabalik utzita etorkizunean eraikina handitzen jarraitzeko aukera, Deustu Arraun Taldearen entrenamendu-egoitza baita pabiloia.

Orotara, eraikinari 420 metro koadroko azalera gehitu diote handitze-lanek. 1,2 milioi euroko aurrekontua izan dute lanek, eta haiei esker, arraun pabiloiaren azalera %17 handitu da gimnasioa, % 63, eta aldagelen espazioa bikoiztu egin da.

Esan bezala, pabiloia Deustu Arraun Taldearen egoitza da. Lan hauek taldeak azken urteetan bizi izan duen hazkundeari erantzuten diete. Izan ere, 2018an pabiloia inauguratu zenetik, fitxen kopurua handitu egin da, 98 lizentzia izatetik (74 gizonezkoen kategorian eta 24 emakumezkoenean) 150 lizentzia izatera (90 gizonezkoetan eta 60 emakumezkoetan).