Bilboko Ikasle Abertzaleak mugimenduak mobilizaziora deitu ditu Botikazar ikastetxeko ikasleak. “Inposizioen hezkuntzari ez!” lelopean, ikasleen eguneroko lan karga gehiegizkoek, azterketa garaietan eskatzen zaizkien lan gehigarriak eta entregek haiengan duten eragina jarri dute mahai gainean, “egoera honek ikasleon ongizatea kolokan jartzen du” azaldu dute prentsa ohar batean.
Azterketen dakartzaten presio eta antsietatea areagotzen dituzten gehiegizko entregak leuntzeaz gain, besta zenbait eskaera egin dituzte Bilboko Ikasle abertzaleek ikasleen egoera hobetzeko: lehenik eta behin azterketetarako landu beharreko gaiak gutxienez froga baino bi egun lehenago bukatzea, edukia denboraz landu ahal izateko; bestetik, azterketa asteetan derrigorrezko etxekolanik ez bidaltzea, azterketarako hobeto prestatu beharrean lan-karga areagotzen dutelako, eta, azkenik, azterketen eta derrigorrez entregatu beharreko lanen datak ikasle guztien artean adostea, ikasleek haien ebaluazioan ahotsa izan eta denei onuragarri izango liratekeen datak hautatu edo aldatzeko aukera izateko. Botikar ikastetxeko zuzendaritzarekin adostasunik lortu ez, eta mobilizaziora deituak daude ikasleak.
Unamuno ikastetxean ere izaten ari dira gatazkak, ikasleek 58€ ordaindu behar baitituzte takilak erabili ahal izateko, zuzendaritzak ikasleek eskaeren aurrean bertan behera uzten ez duen neurria. Mobilizaziora deikura, beraz, urtarrilaren 25ean izango da, 12:00 etan San Pedro Plazatik.