Badator Deustuko Klown Jaialdiaren III. edizio, clowna, pailazoen artea adin guztietako pertsonei hurbiltzea helburu duen ekitaldia. Deustuko eta San Ignazioa – Ibarrekolandako Udaltegietan ospatuko dira emanaldiak asteazkenero, guztiz goainik. Aurten Euskal Herriko, Kataluniako, Granadako, Madrilgo eta Italiako konpainiak izango dira taula gainean.
Zortzi proposamen izango ditu aurtengo edizioko programak, horietatik hiru euskal konpainien eskutik: “Slapstik” Ekain Pailazoaren ikuskizun berria otsailak 2an, jolasa, umorea, katxondeoa eta zirkua uztartuko dituena adin guztietako ikusleen lirurarako; otsailaren 23an Potxin eta Patxin pailazoek “Baserrian” ikuzkizuna eskainiko dute, mendi, baso eta zelaiek ematen digutenarekin ondo pasatuz ikastea helburu, eta otsailaren 28an Oihana Bartra, Ane Labaka eta Miren Artetxe bertsolariek, Beatriz Egizabal aurkezlearekin batera, “Klown bertso saioa” eskeiniko dute; inprobisazioa oinarri duten bi sormen alor uztartuz, bertsoa eta klowna. Beatriz Egizanal umoregile feministak proposatuko ditu gaiak saio dinamiko eta berritzaile honetan.
Egitarau osoa
- Otsailak 2, 18:00etan. San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegia. EKAIN PAILAZOA - “Slapstik”. Euskera. Euskal Herria. Publiko guztientzat.
- Otsailak 7, 19:00etan. Deustuko Udaltegia. INDIA PEREDA - “Lubbert”. Testurik ez. Catalunya. Publiko gaztea eta heldua.
- Otsailak 9, 18:00etan. San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegia. CÍA MAILCLOWN - “Tentación Divina”. Testurik ez. Madril. Publiko guztientzat.
- Otsailak 14, 19:00etan. Deustuko Udaltegia. COMPAÑÍA NIUMPALOAL’ARTE - “Natación SinCLOWNizada”. Gazteleraz. Granada. Publiko gaztea eta heldua.
- Otsailak 16, 18:00etan. San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegia. CÍA BERGAMOTTO - “Party time”. Testurik ez. Catalunya - Italia. Publiko guztientzat.
- Otsailak 21, 19:00etan. Deustuko Udaltegia. SEÑOR STETS - “Traqueteo”. Testurik ez. Catalunya. Publiko gaztea eta heldua.
- Otsailak 23, 18:00etan. San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegia. POTXIN-PATXIN - “Baserrian”. Euskeraz. Euskal Herria. Publiko guztientzat.
- Otsailak 28, 19:00etan. Deustuko Udaltegia. BEATRIZ EGIZABALEK gidatuta.