Ehun urte igaro dira Deustu Bilbora anexionatu zenetik, eta mende luze hau ospatuko dira aurtengo Deustuko inauterietan. Aurten ere ehundaka pertsona hurbilduko dira Deustuko Jai Batzordeak antolatu dituen ekintzez gozatzera.
Ostirala
Txupinazoa bihar izango da, 20:00etan, baina lehenago ere izango da zertaz gozatu: 18:00etan buruhaundiak egongo dira Matxintxu euskaltegianeta 19:30etan poteoa txosnetan. Txupinazoaren ostean koadrillen arteko Hi Selfi jolasa egongo da, eta, ostirala amaitzeko, 22:00etan koardillen arteko jolasek txosnetan jarraituko dute eta HMNDK etxera Djak emanaldia eskainiko du
Larunbata
Larunbatean eguerdian hasiko da egitaraua, 12:00etan Lantzeko inauteriekin. 15:00etan herri bazkaria egingo da, bazkal ostean bingo musikatua, 16:30 eta 18:00ak artean umeen puzgarriak egongo dira, etxeko txikienek ere jaieta parte hartu dezaten, eta 18:00etatik aurrera Orkesta Elektrotuna elektrotxaranga eta umeentzako hi haiz hi artista lehiaketa izango dira. 20:30etan euskal dantzen erromeria eta ostean Berritu erromeria izango dira auzoa girotzen.
Igandea
Igandean desfile nagusia izango da protagonista. 11:30etan izango da izen ematea San Felizisimon, eta 12:00etan emango diote hasiera. Hainbat sari banatuko dira, haien artean banakako eta talde mozorro onenaren saria, Karrozarik onenarena, “Mozorrotu” komertzio arteko leihaketaren saria, dekorazio onenari, eskolen arteko marrazki leihaketaren saria, “Juanjo Mendibil” animazio sari berezia eta Deustu Bizirik sari nagusia. 12:30etan txosna zabalduko da eta pintxoak ere izango dituzte, eguerdian De Tomeitos taldearen kontzertua izango da, eta, amaitzeko, 19:00etan Agate Deuna kantaldia.