Palestinaren kontrako genozidioaren aurrean Gernika-Palestina herri ekimenak mobilizaziorako deia egin du. Gernika-Palestina deialdi herritarra, Israel eta Palestinaren arteko gatazkan emandako azken gertaerek sortutako arduratik, Euskal Herrian jaio den ekimena da eta ondorio latzak izaten ari den eskalada belikoa gelditu eta bake eta itxaropen etorkizuna eskaintzeko asmoz hainbat ekimen jarri ditu martxan.
Gatazka areagotu zenetik eragileak hamaika mobilizazio egin ditu herri palestinarraren sufrimendua salatzeko. Era horretan, joan den otsailaren 25ean manifestazioak egin ziren Iruñean, Bilbon, Gasteizen eta Donostian “Konplizitaterik ez, Israeli boikota” lelopean. Euskal Herrian Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak (BDZ) kanpaina bultzatzen duten eragileek antolatu zuten mobilizazioa.
Biharko mobilizazioari dagokionez, antolatzaileek gogorarazi nahi izan dituzte Israelek eraildutako 30.000 palestinarrak, bizitzarako funtsezkoak diren azpiegituren suntsipena eta eragindako gosea, egarria eta gaixotasunak. Horretarako, ikurrina, Palestinako bandera, zapi palestinarra eta bakoitzak egindako kartelekin arratsaldeko 19:00etan Done Petri plazara hurbiltzeko eskaera egin dute.