San Inazio- Ibarrekolanda, kastaños, Otxarkoaga, Begoña, Santxutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko Udaltegietan dute topagunea aurtengo erakusketa ibiltariek eta edizio berri honetan, argazkigintza, pintura eta marketeria proposamenak bilduko dira.
Asun Martínen Ezketa, Juan Armentia, Jose Vázquez, Maria Carmen Vázquez Varela, Iñaki Ortiz Viota, Felisa Urraca eta Josune Aranguren Zatika izango dira hilabete hauetan ikusgai egongo diren erakusketen egileak. Artista hauetako batzuk, euren lanen publikoarekiko hurbiltasuna bermatzeko, bisita gidatuak eskainiko dituzte.
San Ignacio- Ibarrekolanda Udaltegian, Asun Martínez Ezketaren “India andre-izana da” eta Juan Armentiaren “Tokio. Asfaltoa eta podiuma” argazki erakusketak egongo dira bisitagai besteak beste. Iñaki Ortiz Viotak ere, “Gure eguneroko argia” izena duen margolan erakusketa eskainiko du leku berean.