Olabeaga TAO gune izango da uztailaren 1etik aurrera

uriola.eus 2024ko eka. 4a, 13:46

Argazkia: bilbao.eus

Bilboko Udalak TAO-a Olabeagara zabalduko dela plazaratu du.

Errekalde eta Olabeagako auzokideek TAO gunea haien auzoetara zabal zedin eskatu zuten pasa den urtearen amaieran, azken auzo hauetakoen eskaria uztailak 1etik aurrera beteko da; hiriaren erdigunetik gertu dagoen zonaldea izanda, ibilgailu askok bertan aparkatzeko baliatzen dute, hala bertako auzokideak toki gabe utzita. Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun sailak auzoaren analisia egin ostean, auzokideek TAO gunea indarrean jartzeko eskaera berretsi zuten, egoera honi erantzuna eman nahian.

TAO gune berriak sektore Berdea eta Berdea-L sektorea izango ditu, hala, auzokideek denbora mugarik gabee aparkatzeko bereizgarria eskatu ahalko dute. Hortarako udalaren webgunean, Herritarraren Arretako Bulegoan edota 944 701 047 / 647 301 875 telefonora jo ahalko dute, 08:30-20:00 artean astegunetan, eta 08:30-14:30etara larunbatetan. Olabeagako TAO esparruak B urteko tarifa izango du aurten, urteko 48 eurokoa, hiruhileko naturalen arabere hainbanatua; txartela eskatzeko Bilbon erroldatuta egon beharko da, eskaera egiten den helbidean, erroldatutako bizilekuak bat egin beharko du IFZ edo AIZan ageri denarekin, baita gidatzeko baimenean eta zirkulazio-baimenean ageri denarekin ere, ibilgailua turismoa edo antzekoa izan beharko da, ezingo da egoiliarren udal-aparkaleku bati atxikita egon, eta ibilgailu bakoitzari txartel bakarra emango zaio, bizileku bakoitzeko bi gehienez.

Esparruko TAO ordutegia bizileku-eremuari dagokiona izango da, astegunetan 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara, zapatuetanez da TAOrik egongo, ezta abuztuko arratsaldean ere ez.