Deustuk udako solstizioa ospatuko du igandean udari ongi etorria emateko. Aurtengoan ere Deustuko Jai Batzordeak egun osoko egitaraua antolatu du gazte, heldu eta nagusiek festaz goza dezaten. 13:00etan hasiko dira ekintzak, Done Petri plazan egingo den haurrentzako bitsa festarekin; arratsaldean, 18:00etan eskulan-tailerra izango dute plazan, 19:30etan Ramon y Cajal inguruan kuadrillen arteko poteoa hasiko da eta Dantza erromeriaren emanaldia izango da 20:00etan Done Petri plazan. 21:00etan Suzko zezena izango da Berriz bideko parkean eta, ordu berean, Fanfarre Guretzat txarangaren emanaldia Done Petri eta Ramon y Cajal inguruan. 22:30etan piztuko da sua Berriz bideko parkean eta 23:00etako txistorra eta txokolatadarekin emango zaio amaiera ospakizunari.