Asteburu honetan burutuko dira aurtengo Arangoitiko Txapel jaiak, baina ez kikildu auzotarrok, egitarau zabalarekin dator eta asteburua!
Hasteko gaur, ostirala, pirata eguna ospatuko da; 18:00etan DJ PRIMO BAYOren ontzira igo eta itsasaldia jarraitu Egileor plazatik jaigunerantz; 23:00etan adabakiak, kako-okerrak eta martxarako gogoak prest, DJ JAVI BRAVOrekin Remember pirata festa egingo da.
Larunbatean goizean goizetik izango da zer egin; Txapel Lion kuadrilaren eskutik Murga izango da, 11:30etan ping pong txapelketa Araneko jolastokian (izen ematea gaur amaituko da, txosnagunean) Kutx Kutx eta Kontrarioek antolatuta; 12:00etan perkusio tailerra izango da publiko guztientzat Goiri Batuken eskutik, La Zonako anfiteatroan. 15:00etan bazkari herrikoia egingo da Miramar parkean, Agirre baserriaren inguruan jarritako jaimetan. 17:30etan publiko guztiarentzako Antzarraren Jokoa egingo da ikastetxean, Bogatxoaken eskutik, ostean futbito txapelketa Katxijasotzaileen eskutik 18:00etan, eskubaloi erakustaldia 19:00etan Arangoiti Eskubaloi Klubaren eskutik, eta 19:30etan futbito txapelketaren finala. Iluntzean tokiko talentuen gauari emango zaio hasiera, 21:00etan CRUCE DE MIRADAS taldearen pop-rockarekin, 22:45etan berbena egingo da KOBERTZALEAK taldearen eskutik; 00:15etan barruko erropa lasterketa egingo da, hiru kategoriatan banatuta: haurrak, gazteak eta seniorrak. Izen ematea txosnan egin ahal izango da 21:00etatik 23:00etara; eta gaua DJ GUTIren saioarekin amaituko da.
Igandean 12:30etan irekiko da tortila leihaketan izena emateko epea Baserrainen, 13:00etan zunba masterclassa emango dute Ainara (Bertiñak) eta Monicak (Gautxoriak) La Zonako anfiteatroan. 15:00etan tortila lehiaketa ospatuko da Baserrainen eta Miramar parkean; 19:00etan txokolatada antolatu du La Peña del Sordok, eta leihaketen sari banaketarekin eta Txapel eta “Urrezko Txapela” banaketekin burutuko dira jaiak txosnagunean.