Bizkaiko Foru Aldundiko foru entitate Azkue Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babespean lan egiten duen Game Erauntsia Elkarteak elkarlanean onduta, Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldiaren zazpigarren edizioa egingo da azaroaren 9an, Euskararen Etxean, Bilbon, 09:45etik 13:00etara. Jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da EITBren webgunetik zein YouTube katetik.
Nobedade gisa, Gamer Gela egingo da arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara, zaleek euskarazko bideojokoekin jokatzeko aukera izan dezaten.