1984. urtea, diktadura osteko urte gogorrak, baina baita ederrak ere, zentzu handi baten. Herria bizirik zegoen, gogotsu, kalera irteteko, ospatzeko, eta batez ere, aldarrikatzeko. Garai ilunak izan ziren horiek argia ikusten hasi ziren, eta horrekin batera, euskararen berpizkundea etorri zen. Gizarteak erabaki garbia hartu zuen: euskara berreskuratu nahi dugu, herriz herri, auzoz auzo, etxez etxe.
Harrezkero, urte asko pasa dira, 40 urte. Ikasle eta irakasle mordoa, bizipen eta anekdota anitz, aldaketa eta obra dezente...Baina oraindik ere auzoa euskalduntzen jarraitzen dugu. Beraz, San Inazio oraindik ere euskalduntzen dugula ospatzeko, hainbat ekitaldi prestatu ditugu azaroa hasierarako. Bihar aukera dago oraindik ekitaldira hubriltzeko:
Azaroak 9, larunbata: 11:30ean ate irekiak, eta 12:30ean trikipoteoa auzotik!
Jarrai dezagun San Inazio euskalduntzen! Hurbil zaitezte gurekin batera ospatzera!