“Paradoja ” magia ikuskizuna eskainiko du Nelo Maestrek otsailaren 8an 19:00etan La Fundición Aretoan.
«Paradoxa» lanean Nelok jendartean bidaia liluragarri baten barna eramaten ditu ikus-entzuleak matematika, zientzia eta egunerokotasuneko kontraesan harrigarrienetako batzuen bidez. Logika zalantzan ipintzen duten ilusioen bidez, ikuskizunak paradoxa ezagunak arakatzen ditu, esate baterako, Monty Hallen paradoxa edo Cantorren Jarraitutasunaren hipotesia, posible denari buruzko gure sinesmen sakonenei erronka eginez.
Umore kutsu bat eta gogoeta gaineratuz, «Paradoxa» lanak adin guztietako publikoarengana iristen da, zalantza besarkatu eta ezohiko moduan pentsatzeko gonbitea luzatuz. Denboran barna bidaiatzen du, ezinezkoaren eta absurduaren lurraldetan, ikusi ez ezik, sentitu egiten den magia esperimentatzen duzun bitartean.
Prest zaude zure ziurtasunak zalantzak jarri eta paradoxen enigman murgiltzeko? Izan ere, «Paradoxan», ezinezkoa dirudiena harri-garriaren hasiera baino ez izatea gerta liteke.