Deustualdeko "Klown" Jaialdia: El día de Ramiro ikuskizuna otsailaren 14an 18:00etan San Inazio - Ibarrekolandako Udaltegian.
Ramiro matxinsalto baldar, dudati eta dibertigarri bat da. Goiz batean, kutxatik irten eta egun osoko bidaia egitea erabakiko du. Zer abentura biziko ditu? Familia osoarentzako ikuskizun honetan, narrazioa, txotxongiloak objektuekin, klowna eta zuzeneko musika elkartzen dira kutxa handi batetik ateratako miniaturazko mundu bateranzko bidaia bat kontatzeko.