2025/02/08 12:30 - 23:59
AurkezpenaNUEN MAITE irratiaren aurkezpen jaialdia egingo dute otsailaren 8an 12:30etik hasita, Deustuko Gazte Lokalean.
NUEN MAITE irratia jaio da Deustun!
Berotu motorrak!!
Auzotik eta Auzoarentzat, espazio berria askatzeko ordua heldu da. Azken hilabeteotan burubelarri aritu gara Deustuko Gazte Lokaleko Txoridendan espaziotxo bat berreskuratu, polit polit atondu eta podcastak grabatzeko estudio bat muntatzen
Otsailaren 8an irratiaren aurkezpen jaialdia izango da. Egun osoko programazioa prestatu dugu: Marianitada, binilo pintxada, herri bazkaria, kontzertuak... eta NUEN MAITE irratiaren lehen programaren grabazioa, jendaurrean eta auzoko eta gaztetxeko kideekin batera.