CINCO GOLONDRINAS, Pabellón 6eko
Gazte Konpainiaren azken ekoizpena,
BBK SALAn estreinatu ondoren, Pabellón 6era pasatuko da. Bertan, martxoaren 21etik apirilaren 6ra egongo da ikusgai.
CINCO GOLONDRINAS Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren ekoizpen berria da, eta 2015ean sortu zenetik bederatzigarrena jada. Proiektu honek arte eszenikoetan trebatua den eta profesionalizaziorako bidean dabilen gazte multzo bat hautatzen du urtero, eta gazte horiek ikuskizun berri bat sortzeko prozesu osoan babesten ditu. Gazte Konpainiaren 2025eko promozioa, 30 urtetik beherako bost interpretek osatzen dute: Markel Urrestarazu, Nerea Sanz, Aritz Castillo, Nora Urdanpilleta eta Pino de Pablos.