Denboraleak gogor jo zuen Mediterraneo mendebaldean eta hainbat errekak eta ibaik gainezka egin zuten. Eraikinak, zubiak eta ibilgailuak eraman zituen urak. Horrekin batera jendearen bizitzak eraman zituen baitaere. Valentziako zorigaitzaren epizentrola Paiporta izan zen eta uriaren 29ko Danak Paiportan kaleak etra etxebizitzak kaltetzeaz gain, ehunka eskola eta iakstetxeren ateak itxi zituen.
Deustuko Ikastolako Guraso Elkartetik abiatutako boluntariotza-ekimen hau Ikastolaren eta Guraso Elkartearen parte-hartzearekin aberastua izan zen eta honela gogorarazi dute Guraso Elkarteko kideek; “Danaren ostean, Guraso Elkartetik Valentziako kolektiboren bati laguntza eskaintzeko ideia proposatu genuen. Posta elektronikoz harremanetan jarri ginen bertako eskola batzuekin eta Paiportako Rosa Serrano eskolak erantzuna bota zigun sukaldea estropeatu zitzaiela esanez. Ez zen lan errza izan baina gure artean antolatu eta martxan jarri ginen. Lan talde bat osatu genuen; famili batek euren furgoneta eskaini zuen, elektrizistak, iturginak… materiala kargatzeko beste hainbeste prest agertu ziren. Eguna urtarrilaren 11 izatea adostu genuen. Ordurako material guztia atera, furgoneta kargatu eta Paiportako bidea hartu genuen”.
Rosa Serrano ikastetxeko ikasleak ezin izan ziren euren geletara itzuli amildegiaren gainezkatzeak eragindako kalteengatik eta Amparo Alabau Alaquas HLHI-n kokatu zituzten, ikasgelak egokitzeko lanak amaitzen dituzten bitartean. Boluntariotza-ekimen hau Rosa Serranoko ikasleentzat eskolara ahalik eta arinen bueltatzeko bultzada bat da eta Deustuko Ikastolako Guraso Elkartekoentzako zerbait ona egin dutenaren seinale.