"Sormen Errebelde Feminista" ziklo berria hasiko da martxoaren 20an

uriola.eus 2025ko ots. 26a, 09:49

16 urtetik gorako emakumeentzako sormenaren inguruko lau topaketako ziklo bat jarri du abian San Inazioko Modulu Psikosozialeko Emakume Zerbitzuak.

Emakumeentzako sormen eta adierazpen espazio seguruak sortzeko asmoz, San Inazioko Modulu Psikosozialeko Emakume Zerbitzuak "Sormen Errebelde Feminista" ziklo berria abian jarri du. 16 urtetik gorako emakumeentzat diseinatutako lau topaketa egin dituzte, "bestelako erreferenteak" izango dituzte ardatz, sistema dominanteak ezarritako ereduetatik urrunduz. Tailerrak Deustu-San Inazioko Modulu Psikosozialean izango dira.

Lehenengo topaketa martxoaren 20an izango da, Shakti Olaizola Calderón terapeuta eta artista multidisziplinarrarekin, ahotsaren bidezko adierazpena lantzeko. Maiatzaren 28an, Celeste Agüerok gidatutako idazketa tailerra egongo da, non parte-hartzaileek bestelako erreferenteen kontakizunak sortuko dituzten. Irailaren 25ean, Bea Aparicio Basterrechea ilustratzailearekin batera, erreferenteak irudikatzen ikasiko da. Azkenik, azaroaren 27an, Inés Bermejo larrañagak fanzinearen mundua ezagutaraziko du, irakurketak hankaz gora jarriz.

 

M.A.P.S.: Zikloaren sustatzailea

"Sormen Errebelde Feminista" zikloa M.A.P.S. (Deustu-San Inazioko Modulu Psikosoziala) elkarteak antolatu du. 1982an sortutako erakunde honek emakumeen artean sormena eta elkartasuna bultzatzen du, indarkeria matxistarik gabeko bizitzak eraikitzeko helburuarekin. Ziklo honen bidez, emakumeek erreferente alternatiboak sortu eta espazio seguruetan adierazpena lantzeko aukera dute.

Topaketa hauetan parte hartzeko, esteka honen bidez izena eman daiteke, eta informazio gehiago bidaliko da. Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak eraikitzeko, emakumeen sareak sortzen jarraitzea da helburu.