Apirilaren 11tik maiatzaren 11ra bitartean, Bilboko Pabellón 6 aretoan antzerki laburren 12. edizioa ospatuko da. 16 lan berri taularatuko dira, eta emanaldiak ostiral eta larunbat arratsaldeetan (19:30) eta igandeetan (saio bikoitza), goizez (12:00etatik aurrera) eta arratsaldez (19:00etatik aurrera) izango dira.
Jardunaldi hauetan 40 antzezle baino gehiago arituko dira oholtzan, genero eta estilo askotako istorioak eskainiz. Antzezlanek umorea, drama, musika zuzena eta gai absurdoak uztartuko dituzte, baina betiere antzerkiaren mugen barruan. Lau asteetako programazioaren ostean, maiatzaren 9 eta 10ean pieza gonbidatuak aurkeztuko dira, eta 11n sari banaketa egingo da.
Sariak eta sarrerak
Lehiaketak bost kategoria izango ditu: muntaia onena (Alex Angulo Saria), euskarazko lan hoberena (Kriselu Saria), Tartean Teatroaren sari berezia, antzezle onenarena eta publikoaren saria. Sarrerak bi formatutan eros daitezke: egun osoko pezak ikusteko bonuta (17 €) edo bi antzezlenaterako txartel itxia (10€). Gehiago jakin nahi izanez gero, programazio osoa Pabellon 6en webgunean kontsultatu daiteke.