Urtero bezala, ekainaren azken aurreko ostiralean, Arangoitiko biztanleok urtero izaten den jaitsiera egin genuen Txapel Jaiei hasiera emateko. Hamar egunetan zehar kaleak musikaz, ekintza desberdinegaz eta koloredun arropekin bete izan dira. Arangoiti auzo txiki bat baino ez dela iruditu arren, auzo honetako bizilagunok barruko auzoaren handitasuna erakutsi ahal izan dugu egun hauetan zehar. Jai giro on baten nahiak elkarbizitzak, talde lanak eta egun hauetan jarduera programa aurrera eramateko etengabeko laguntzak auzo bikaina bihurtzen gaitu. Parte hartzen duten konpartsa guztien urte osoko prestakuntzari esker dira posibleak jaiak eta eskerrak eman nahi dizkiogu parte-hartzaile bakoitzari, gazteenetik zaharrenera. Jakina, talde gazteen inplikazioari esker, jaiak antolatzeko lekukoa hurrengoari pasatzeko aukera ematen digu eta urtero gure kaleetan hainbeste itxaroten ditugun jai hauetaz goza ahal izateko familia handi bat sortzen da.
Iazko programarekin alderatuta, aurten askotariko jarduerak izan ditugu baina, hala ere, egitarauan ez da aldatu auzokide guztiei zuzendutako jarduerak eskaintzeko dugun gaitasuna. Ohitura bihurtu den ekintza nabari bat jaitsiera bitartean, orga lehiaketa izan ohi da. Bertan konpartsa gehienok haien eskulan trebetasunak erakusten ditugu orgak apaintzen eta benetan ikusgarriak izaten dira batzuk lortzen dutena. Txikienetatik hasi eta “Haurren Egunean” motorren lasterketekin eta aurpegi margotzearekin, nagusienetaraino tortilla eta paella sukaldaritza lehiaketekin. Jaietan zehar beti egoten dena musika da, berdin dio non, txosnan DJekin eta erromeriekin, kaleetan txarangekin pintxo-pote bitartean edota auzoko tabernetan gustu guztietarako kontzertu desberdinekin.
Aldi berean, esan genezake Arangoitikoak oso jai kiroltsuak direla hainbat kiroletan egoten direlako lehiak, hala nola ping-pongean, frontenisean, barruko arropa lasterketan, xakean eta areto futbolean. Aurten zortea izan dugu aterkiak ez ditugula atera behar izan, eta horrekin batera giroa, beste urteetan bezala, paregabea izan da. Jai hauen ilusioa nabaria izan da parte hartu dugun bizilagun guztien partetik.
Amaitzeko, nabarmentzekoa da aurten Euskal Eguna izan dugula. Aitzinetik gure inguruetan erabili den hizkuntza hain polit honi egin behar genion leku txiki bat, eta euskara sustatzeko eta gure artean hitz egiteko lekua sortu nahian antolatu genuen eguna.
Urterolez, Txapel Jaiak ahaztezinak izan dira arangoitiarrontzat eta auzotik gonbidatzen dugu giro on honetan errespetuz parte hartu nahi duen edonor.