2025/10/18 13:00 - 20:00

SAMALDA Txioka Palestinaren aldeko doinuak Deustuko Gazte Lokalean

SAMALDA Txioka Palestinaren aldeko doinuak Deustuko Gazte Lokalean
Deustuko Gazte Lokala, Deustualdea

SAMALDA Txioka Palestinaren aldeko doinuak 

Palestinako genozidioa bezalako indarkeriak erabat markatutako garai latz hauetan, komunitatea sortzea ezinbestekoa dela gogorarazi nahi du Deustuko Gazte Lokalak. Auzoko sarea bizirik mantentzea, harremanak izatea, norbere burua zaintzea, baita, zalantzekin bada ere, ondo pasatzea ere.

Horregatik antolatu dituzte zenbait jarduera, komunak izango diren guneak aldarrikatzen eta sortzen jarraitzeko, urriaren 18an 13:00etatik aurrera.

Diru guztia palestinar erresistentzia laguntzera bideratuko da. Ez da indarkeriazko jarrerarik, jokabide arrazistarik, terforik eta errespeturik gabeko jarrerarik onartuko.