2025/11/25 18:30 - 19:00
Mobilizazioa
NAZKATUTA GAUDE sistema patriarkal, kapitalista, arrazista eta kolonial honek indarkeriaz! NAZKATUTA gaude erakundeek agindutakoa betetzen ez dutelako, GARBIKETA MORERIK EZ!
🚫Asko esan baina ezer gutxi egiten duen Udala
🚫publikoa izan beharko lukeen guztia pribatu bihurtzen duen Aldundia
🚫indarkeria gutxietsi eta erasotuak birbiktimizatu egiten duen Polizia
🚫prekarietatera eta bazterkeriara kondenatzen duen Atzerritartasun Legea.
Finean, erantzukizuna beren gain hartu gabe ardura osoa “jendartearengan” jartzen duten erakunde horien jarrera salatu nahi dugu; egiten dutenagatik eta baita egiten ez dutenagatik ere; horrek ere indarkeria eragiten duelako.
📢 Azaroaren 25ean 18:030ean Deustuko Zutabea Done Petrin Jesusen Bihotzera.
Indarkeria patriarkal instituzionala ere indarkeria delako,
Gure bizitzak, gorputzak eta erabakiak ez direlako negoziagarriak,
❤️🔥Gora borroka feminista!