Azken agurra
Doinua: ETAren su etenetik
Prest! ta Uriolak laster
Jarduna amaitu beharko
Itxiera ulertzeko
Daude horrenbeste gako
Hortaz, Bilbon zeregina
Badaukagu guk biharko
Bilbon euskaraz bizi nahi
Eta ezin dugulako
Aterpe handia izanda
Bertoko euskaldunontzako
Hedabide euskaldunak
Non-nahi behar direlako
Urte guzti hauengatik
Bihotzez eskerrik asko
Zenbat urtetan izan den
Prest! Deustualdeko ikurra
24 urtez egin
Baitu lan oso xamurra
Hilero albistez hornituz
Gure inguruko lurra
Sani, Erribera eta
Elorriaga gailurra
Traba ekonomikoek
Dute ondorio maltzurra
Gorde data, urtarrilak
16 egun ziurra
Guk eman diezaiogun
Merezi duen agurra
Elorri Bertso Eskola