PALOMA CALLEk bakarrizketa komikoa eskainiko du abenduaren 10an, 19:00etan, Errekalde Udaltegian.
Paloma Calle que se calle bakarrizketa komikoak Palomaren bizitza erakusten du. Paloma feminista, lesbiana, ama eta neurodibergentea da, eta hamarkadetan sorkuntza esperimentalean jardun ondoren, hori uzteko eta komediaren erregina bihurtzeko garaia dela erabaki du, bere ustez, gauza batzuk modu batera baino ezin baitira kontatu, eta gauza horien historia horrela baino ezin baita kontatu. Umore zorrotza eta altzairua moztu lezakeen sarkasmoa ezaugarri, Palomak amatasunari, sexu-indarkeriari eta jatorrizko familiari buruzko gizarte-espektatibak eraisten ditu, eta, aldi berean, erabiltzen duen hitz bakoitzarekin, patriarkatua desafiatzen ausartzen da.