Bilbo Hiria Irratiko 18 urteurrenaren aitzakiarekin taula gainetik irrati antzerkia. Antzokian bezala telefonoa itzaltzeko eskatu diegu ikus-entzuleei, baina esatariarenak jo du.
2013an Mikel Ayllonek Igartza saria irabazi zuen, nobela proeiktua dagoeneko nobela bilakatu da; ‘Ez tiro egin anbulantziei’. Mundu zaharra agortzen ari da, nor dira mundu zaharra lurperatu nahi luketen horiek? Hausnarketaz beteriko istoria dakar eleberriak. Liburuak zalantzaz beteriko lehergailuak dira, estanda egiteko pronto. Mikel Ayllon izan dugu garko saioan zalantzak argitzeko prest.
Geuk plataformak urte beteren lanaren ostean euskal kuturgintzan ari direnen erronka aurkeztu ditu eta premioazkoak diren negurriak aurkeztu ditu. Kulturgintzaren egoera larria ikusita babesa eskatu dute.
Gaurkoan Naroa Gaintzaren bisista izan dugu, deustuarrak Hogeita bi metro karratu deituriko proiektua aurkeztu digu. David Naclaresekin 11 kantuz osatutako diskoa egin dute. Gitarrarekin etorri eta zuzenean kantuak aurkeztu dizkigute. Saioaren bukaeran udazkeneko diska berriak entzun ditugu, Ruper Ordorika, Berri txarrak…
‘Nire bihotzak zure begiak ditu’ Gontzal Mendibilen bakarkako hamalaugarren diskoa da. Hamaika abesti dira, maitasunaren ingurukoak. Saioan bide lagun izan dugu eta kantu bakoitzaren istoriak ekarri dizkigu. Laster oholtzan aurkeztuko ditu kantu berriak.
Pako Aristi idazlearen bisita izan dugu gaurkoan. ‘Urari ostutako poemak’ plazaratu berri duen poema bildumaz aritu gara. Bidai bat egin dugu berarekin eta maitasunaz, bizitzaz, heriotzaz…berba egin dugu. Itsasoa bezala gure saioa ere aldakorra da eta Gu geuk geure kulturaz plataformako Ixi garciaren bisita izan dugu, euskal herriko sortzaileen kezkak ekarri dizkigu. Udazkena iritsi da, […]