Irratia

Potto

None
30 atal entzuteko
POTTO: “Egindakoaren damurik ez”
2015/06/24
Bereak egin du Potto-k…lasai! aurtengo ikasturteari dagokionez baino ez. Azkenik bildu dira Iosu, Erlantz eta Apolo. Maialen Lujanbiok EHUko Uda ikastaroen hasieran eman hitzaldia duzu entzungai gaurkoan; Durangaldeko kopla txapelkatari buruzko informazioak eta agendak burutzen dute gaurko emanaldia. “Gora gu eta gutarrak” kantarekin bukatu dugu bederatzi hilabete iraun duen POTTO. Udaonpasa!!!!! http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150624potto.mp3 Deskargatu hemen

Entzun osorik hemen

POTTO: Bertsolaritzaren sekretuak
2015/06/10

Jakin guran? Zatoz, Erlantzen faltan, Iosuk eta Apolok burutu emanaldira. Iparraldeko eta Bizkaiko eskolarteko finaletatik zenbait lagin; Estiballesek eta Lizasok Andrakan kantatutako batzuk; “Gipuzkoa bertsotan”-i buruzko informazioa; Mekoletan larunbatean gertatutakoaren kronika, eta azkenik agenda. http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150610potto.mp3 Deskargatu hemen

Entzun osorik hemen

POTTO: Enkarterrietako…
2015/06/03
Zallan bildu berri dira bertako seme Ion Martinez, Bizkaiko txapeldun Fredi, Jaurerriko finalista Bartra eta Uria eta iruñar bilakatu den urruñar Sustrai; guztiak izan dira marrazki bizidunetako pertsonaiak… “Gipuzkoa Bertsotan” zertan den , Emil Larren heriotza eta egunotako Agenda ere bertan aurkituko duzu entzule. Iosu, Erlantz eta Apoloren partez, ondo pasa! http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150603potto.mp3 Deskargatu hemen

Entzun osorik hemen

POTTO: Ezetz asmatu… bertsoa eta irratia uztartuta
2015/05/27
Lehenengoz Euskal Herrian? Agian bai… Bilbo Hiria Irratiaren 18. urteurrenaren harira bertsoz eta koplaz burutu dute Erlantzek eta Apolok gaurko emanaldia, Iosuren trikiaren laguntzarekin… Eta arteetan behialako sasoietara jo dute, “bertsolaritzak eta irratigintzak”elkarrekin egin bidaia luzeari erreparatuta. Unai, Sustrai eta Igorren kronikak ere bertan aurkituko dituzu entzule. Potto atipikoa gaurkoa… Lotsagabeki eta ausardiaz egina! http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150527potto.mp3 […]

Entzun osorik hemen

POTTO: Gipuzkoako kanporaketetan…
2015/05/21
barna murgildurik dabilzkigu Iosu, Erlantz eta Apolo; Astigarraga, Idizabal, Oiartzun, Antzuola, Hernani…bisitatu dituzten herriak; Iguaran, Iturriotz, Sukia, Gorostartzu, Igartzabal, Maia, Casabal… entzungai diren bertsolaritariko batzuk…Goza dezagun bertsoarekin!! http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150520potto.mp3 Deskargatu hemen

Entzun osorik hemen

POTTO: “Bertso saioa Gai- jartzaile eskolan”
2015/05/14
Zenbait astetan abian izan den ikastaroari bukaera emate aldera, bertso saio ederra dakarkigute gaurkoan Apolok, Erlantzek eta Iosuk; punta- puntako sei bertsolari handiren sormena azken “Potto” emanaldi honetan; albisteak eta agenda ere eskuragarri dituzu, entzule. http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150513potto.mp3 Deskargatu hemen

Entzun osorik hemen

POTTO: Bertso-saioa gai-jartzaile eskolan
2015/05/14
Zenbait astetan abian izan den ikastaroari bukaera emate aldera, bertso saio ederra dakarkigute gaurkoan Apolok, Erlantzek eta Iosuk: punta-puntako sei bertsolari handiren jarioa, gai-jartzaile eskolako lizentziatu berrien esanetara jarrita ekarri dugu Potto emanaldi honetara, Amasa-Billabonan eginiko bertso-saioan. Albisteak eta agenda ere eskuragarri dituzu, entzule. http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150513potto.mp3 Deskargatu hemen

Entzun osorik hemen

POTTO: “Xalbadorren mirakulua”…
2015/05/06
ez, baina aski mirari da Gasteizko Gaztetxeak 27 urte bizirik iraun ahal izatea; eta horren harira, joan den astean bertan egin bertso saiotik zenbait lagin berreskuratu ditugu; kasu: artean “Pollo” izeneko sorpresatxoa ere lortu dugu eta, “Gutar” Iosu Zabalari esker; Leioan, Atletic- Erreal derbiaren kari izan bertso saioa ere eskuragarri jarri dugu. Astebururako agendak osatzen […]

Entzun osorik hemen

POTTO: Bertsolariekin, jauzika…
2015/04/30
hegaka ibili zaizkigu Erlantz, Iosu eta Apolo. Gaztetxoenei xantza emanik, Gipuzkoa eta Nafarroako Eskolarteko Txapelketetan murgildu dira hastapenean, eta ondotik, Baionan Sehaskaren alde egin saiotik zenbait ale eder berreskuratu dituzte. Ez da agendarik falta… Erne belarriak eta prestatu bihotzak, hunkitzeraino… http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150429potto.mp3 Deskargatu hemen

Entzun osorik hemen

POTTO: Bertsoarekin gozatzen…
2015/04/22
eta gozarazten jarraitzen dute Iosuk, Apolok eta Erlantzek. Gaurko saioan, Zumaiako santelmotako jaialdia eta Gabiriako Osinalde Sariketako zenbait ale ditugu entzungai. Bertsoaren munduko zenbait albiste eta agenda ere Potto-n dira. Erne belarriok! http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150422potto.mp3  Deskargatu hemen

Entzun osorik hemen

POTTO: Osinalde bertso sariketa, Santelmoak eta beste
2015/04/22
Bertsoarekin gozatzen eta gozarazten jarraitzen dute Iosuk, Apolok eta Erlantzek. Gaurko saioan, Zumaiako santelmotako jaialdia eta Gabiriako Osinalde Sariketako zenbait ale ditugu entzungai. Bertsoaren munduko zenbait albiste eta agenda ere Potto-n dira. Erne belarriok! http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150422potto.mp3  Deskargatu hemen

Entzun osorik hemen

POTTO: Erlantzek telebista…
2015/04/02
… bitartez jarraipen zehatza, Apolo Elizondora hurbildu…eta Iosuk, zer? Ba zoratu egin gaitu, sarritan bezala! Beno, gaurkoan Nafarroako Txapelketako Finalari erreparatu diogu, eta zenbait ale dakarzkizuegu guztion belarrien gozatzeko. Zorionak Julio! Eta biba zuek, gainontzeko zazpi zezenzko, Nafarroako bertsolaritza goi mailan jarri duzuelako! Ah!, ondo pasa aste santua! http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150401potto.mp3  Deskargatu hemen  

Entzun osorik hemen

POTTO: (Nafarroako Bertsolari Txapelketa) Erlantzek telebista…
2015/04/02
… bitartez jarraipen zehatza egin dio Nafarroako Bertsolari Txapelketari, Apolo Elizondora hurbildu… eta Iosuk, zer? Bada, zoratu egin gaitu, sarritan bezala! Beno, gaurkoan Nafarroako txapelketako finalari erreparatu diogu, eta zenbait ale dakarzkizuegu guztion belarrien gozatzeko. Zorionak Julio! Eta biba zuek, gainontzeko zazpi zezenzko, Nafarroako bertsolaritza goi mailan jarri duzuelako! Ah!, ondo pasa Aste Saindua! http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150401potto.mp3 […]

Entzun osorik hemen

POTTO: Lautadako patata…
2015/03/26
ederrek ere ez ziguketen Arabako Txapelketako finalistek utzi diguten baino aho-zapore hobeagorik emango! “Zazpigarren alaba” izaten segitu behar ete du bada, autrigoien lurraldeak? Entzun itzazue Iosuk, Erlantzek eta Apolok aukeratutako ale ederrak eta esango diguzue… BBK lehiaketa edota Nafarroako Txapelketaren finalari buruzko informazioa ere bertan aurki dezakezue. Jakina, ez dugu ez ahaztu astebururako agenda. http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150325potto.mp3 […]

Entzun osorik hemen

POTTO: Korrika abian…
2015/03/20
…baina Iosu, Erlantz eta Apolo lasai, etengabe hori bai, bertsoekin gozatzen! Gaurko lehen hitz- neurtu musikatuak Nafarroako Txapelketako azken finalaurretik datozkigu, Burlatatik alegia. Ondokoak, Arabako hiriburuan “Gora Gasteiz” lelopean egin saio eder batetik. Halaber, aurtengo BBK sariketaren inguruko azken notiziak eta astebururako agendak ere lekutxoa dute gaurko POTTO emanaldian. Biba bertsoa! http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150318potto.mp3  Deskargatu hemen

Entzun osorik hemen

POTTO: Gaurkoan esklusiba!!!!
2015/03/11
Bai lagunok, Iosu Zabala mintzatu baita gure programan!!! Tamalez, zendu berri den Pedro Orue otxandiar bertsolari bereziari buruz izan da… Tira! Nafarroako txapelketaren barna Berriozar eta Lesakan jokatu fianalaurreko saioetatik zenbait ale, eta Arabako Langraitzen izan berri den azken fianalerdiko saiotik beste horrenbeste entzungai duzu gaurko Potto emanaldian. Agendari ere erreparatu diote Erlantzek eta Apolok. […]

Entzun osorik hemen

POTTO: Gerrarako eta zutik hiltzeko…
2015/03/05
… prest Arabako Txapelketaren harira Zigoitian jokatutako azken aurreko final erdiko saioan parte hartu zuten bertsolariak! Gaurko POTTO emanaldian, ariketa ezberdin komentatuak entzuteko aukera daukazu entzule. Jakina: agenda eta bestelako zenbait berezitasunei ere erreparatu diete Erlantzek, Iosuk eta Apolok. Biba bertsoa! http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150304potto.mp3  Deskargatu hemen

Entzun osorik hemen

POTTO: Zer ikusten du bertsolariak…
2015/02/26
oheratu aurretik leihora agertzen denean? Zergatik gorri dakizkioke masailak? Zer dakar kuadrillako guapoena izateak? Jarri ditugu inoiz geure buruak horrelako egoera batean? Erantzunak, Lizarran, Lakuntzan edota Aramaion jokatutako Nafarroa zein Arabako Txapelketetako saioetatik datozkigu. Goza dezagun bada, Erlantz, Iosu eta Apolorekin batera POTTO emanaldiak eskaintzen digun aukera ederrarekin. http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150225potto.mp3  Deskargatu hemen

Entzun osorik hemen

POTTO: Esteribarko Zubiritik…
2015/02/19
…datoz bertsoaren zantzuak gaurkoan, bertan jokatu baita Nafarroako Txapelketaren azken final laurdena; saioaren nondik norakoak eta batez ere protagonisten abilezia. http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150218potto.mp3  Deskargatu hemen

Entzun osorik hemen

POTTO: Pil-pilean…
2015/02/11
… dago bertsoa!! Abian diren Nafarroa eta Arabako txapelketetatik zenbait ale interesgarri hurbildu dizkigute Iosuk, Erlantzek eta Apolok; halaber, hil berri den “Okelar”en pasadizoekin batera “Potojorran” bertso eskolako kideek Bilboko Inauterien harira kantatutako koplak ere entzungai dituzu entzule. http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150211potto.mp3 Deskargatu hemen

Entzun osorik hemen

POTTO: Bertsoarekin orpoz- orpo…
2015/01/28
…urtarrilaren 18an Zeanin egin emanaldiarekin egingo duzu topo, bertsozale; bertako saiorik umoretsuenak ekarri dizkigute gaurkoan Erlantzek, Iosuk eta Apolok. Ez dira falta abian den Arabako Txapelketaren edota hilaren 31an egingo den Bertso Egunaren aipamenak. Bertso munduaren agenda ere bertan aurkituko duzu. Biba gure sortzaileak! http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150128potto.mp3  Deskargatu hemen  

Entzun osorik hemen

POTTO: Sanantontxu…
2015/01/22
sasoietako saioetan murgildu dira Iosu, Erlantz eta Apolo. Getariatik Legutiora eta handik Oñatira; sortzaile ugariren ahotsak ere entzungai: B. Gaztelumendi, M. Lujanbio, U. Alberdi, A. Mendiluze, A. Arzallus,J. Soto, I. Elortza, S. Lizaso, A. Egaña, A. Gotia… Hastear dagoen Arabako Txapelketari edota atejoka dagoen Bertsozale Egunari buruzko informazioa ere bertan duzu, lagun. Eta azkenik, astebururako […]

Entzun osorik hemen

POTTO: Urte berriko lehen…
2015/01/14
…saioari ekin diote Iosuk, Erlantzek eta Apolok. Oraingoan Bizkaiko finaletik errekuperatutako zenbait ale komentatuak, Amurrion Maialenek eta Sustraik erakutsitako trebezia, Xenpelar sariaren irabazle Nerea Ibarzabalen txukuntasuna eta Markinako Kontzezio eguneko saioan Lopategik kantatutako agurra entzungai dituzue. Ez da ez, astebururako agendarik falta! Goza bertsoarekin. http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150114potto.mp3 Deskargatu hemen

Entzun osorik hemen

POTTO: Josi txapelketaren harira…
2014/12/10
… Zornotzan jokatutako azken erdi final erabakigarria gogoratu digute Erlantzek, Apolok eta Iosuk. Saiotik berreskuratutako zenbait bertso eta bertsolari, komentario eta kritikak…Abenduaren 20an Miribillan izango den finalari buruzko zenbait aurreikuspen eta azkenik, asteburuko agenda. Biba bertsoa! http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/141210potto.mp3  Deskargatu hemen

Entzun osorik hemen

POTTO: Aurrera “Josi”!!
2014/12/03

Iragan igandean Urdulizen jokatu zen 2. erdi-finalera erreparatu diote gaurkoan Erlantzek, Apolok eta Iosuk. Bertan kantatutako makinatxo bat ale dituzu entzungai, lagun. Zenbait aipamen eta iritzi ere bai tarteka.Azkenik, asteburu luze honi egokitutako Agenda ere zure esku jarri dugu. Biba bertsoa!! http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/141203potto.mp3  Deskargatu hemen

Entzun osorik hemen

POTTO: Etxebarriako saioa Josten…
2014/11/27

… ibili zaizkigu Apolo, Erlantz eta Iosu; Bizkaiko txapelketako lehen finalaurrea hurbildu digute gaurkoan, zenbait komentario tartekatuz. Asteburuari dagokion agenda ere eskuragarri duzu entzule gaurko Potto emanaldian. Goza dezagun ahozko sormenarekin! http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/141126potto.mp3  Deskargatu hemen

Entzun osorik hemen

POTTO: Baionatik Bilbora…
2014/11/20
bertsoz bertso, XiLaBa-z ! Hori da entzule Erlantzek, Iosuk eta Apolok aste honetako saioan eskaintzen digutena: larunabatean Lauga salan bizi izandako finaleko alerik gogoangarrienetarikoak. Bizkaiko txapelketari buruzko berriak ere entzungai. Goza dezagun gure sortzaileekin! http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/141119potto.mp3  Deskargatu hemen

Entzun osorik hemen

POTTO: Azken aurreko hariak…
2014/11/12

…Josten  saiatu zaizkigu Erlantz, Iosu eta Apolo. Zeanuriko saiora joaz, igandean bizi izandakoaren zenbait lagin eta komentario entzungai gaurkoan. Halaber, larunbatean Baionan jokatuko den “XiLaBa”ren ingurukoak eta asteburuari dagokion agenda ere present gaurko Potto emanaldian. Goza dezagun bertsoarekin, merezi du eta!

POTTO: Bertsoarekin batera jauzika, hegaka…
2014/11/05
… ibili dira Erlantz, Iosu eta Apolo. Alde batetik, Aiziritzen jokatutako “XiLaBa” txapelketaren azken final-erdiko saioko zenbait ale, eta bestetik “Josi”ren harira Mallabian izandako saiotik zenbait lagin entzungai dituzu entzule bertsozale horrek. Goza ditzagun gure belarriak bertsoaren mundu magikoarekin! http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/141105potto.mp3  Deskargatu hemen

Entzun osorik hemen

POTTO: Bertsoaren barna gozatzen
2014/10/29
Astero legez elkartu gara Iosu, Erlantz eta Apolo. Loriatu nahi duzula, bertsozale, “Xilaba” eta “Josi” txapelketetan entzun izan diren bertso, bertsolari eta giroarekin? Ba, gurekin bat egitea besterik ez duzu. Joan den igandean Larresoron, eta bezperan Mungian gure artistek sortutako zenbait ale dakarzkizuegu gaurkoan. Bizi bertsoa eta gaitezen gu ere berarekin! http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/141029potto.mp3  Deskargatu hemen

Entzun osorik hemen

.2..