2016/04/22 19:30

7Katu gaztetxea Bilbo

Valentziar herriaren eguna

APIRILAK 25: País Valenciàko diada (Almansako batailaren oroimena). 7Katun 19:30ean hitzaldi labur bat egingo dugu País Valencià, Països Catalans? eta ondoren valentziar pintxoak, edaria eta giro ederra, animatu!!! Apirilak 25 País Valenciàko diada edo eguna dugu, eta 1707ko apirilaren 25ean, borboien eskutik Mauletsak Almansako batailan jasandako derrota oroitzen da. Katalandar tropen derrotak, Nova Planta dekretuen ezarpenarekin batera, Regne de Valènciako foruen galtzea suposatu zuen, autogobernuaren bukarea ekarriaz. Gaur egun mobilizazio eta valentziar herriak galdutako eskubideen oroimenerako egun bezala ulertu behar da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa