Katalunia, Euskal Herrira begira?

Erabiltzailearen aurpegia Alex Arregi 2017ko ira. 19a, 11:22

Egunotan gu gabiltza Kataluniara begira baina larunbatean gure babesa behar zuten eta Katalunia Bilbora begira jarri zen.

Irailan izango zenik ez nuen aurreikusten baina iraileko zeruek dituzten kolore, haize eta gorabeherek, etorkizuna begiratzeko molde berri bat sortu didate gogoan. Suak piztu zituzten garai batean baina oraingoan barea dakarte.
 
Tenpleu! Esaten zigun lagun batek aspaldi; lasaitasuna tresna handia da eta euskaldunok eskuartean gutxi ibili dugun moldea izan dela uste dut. Kataluniako herriak eman digun irakasgaia jarraitzeko ahaleginean hasi naiz honezkero; lasaitasuna da behar duguna eta lasaitasunak irabazle bihurtuko gaituelakoan nago. Ez da erraza noski.
 
Kataluniarrek, herritarren elkarlanerako akordio zabala osatu zuten eta erakundeak molde horretan aritzera behartu zituztenetik, "guk, gureari ekin" litzateke hartu duten erabakiaren laburpena.
 
Orain jasan duten eraso bakoitzeko; lasaitasun eta patxada lezio batez erantzuten dute. Inabilitazio, mehatsu, debeku edo eta erregistro ororen aurrean lasai erantzunez egin diote aurre. Asko dugu ikasteko.
 
Adibidez, batzuren pazientzia eta lasaitasunagatik lortu dute azkenean, Bartzelonako alkateak askatasuna lehenestea kalkulu elektoralei. Herri berri bat irabaziko dute Anna Gabrielek islatzen duen lasaitasunagatik, edozelako poliziak ekitaldiak debekatzera datorkion bakoitzean aurpegian margotzen duen irribarre zabalagatik.
 
Votareu! Euskal Herriak ere, noizbait erabakiko du... Tenpleu eta elkarlanera!