Gauzak horrela, Bilboko Udalaren Gobernuak 2019.urterako plazaratutako aurrekontu proiektua gainetik arakatuz, Ekonomi Garapena, Merkataritza eta Enplegu sailean Hiriaren Sustapena izenako programara bost milioi euro baino gehiago bideratzen den heinean, Berdintasuna eta Genero Indarkeria programara milioi eta erdi euro eskas bideratzen dira.
Programa berean, Bilboko aurkezpen-gutuna izango diren ekimenetara bideratutako Hiriaren Nazioartekotasuna diru partida ekonomikoak lau miloi euro baino gehiagoko kantitatea duen bitartean, Nazioarteko Garapenerako Lankidetzarako diru laguntzetara bideratutako diru kopurua ez da legeak adierazten duen aurrekontuen %0´7ra ailegatzen, eta hori ez dagoela elkartasun internazionalista baino nazioarte mailako aurkezpen-gutuna hoberik.
Modu artifizial batean mantentzen den Bilbao 700 fundaziora eginiko diru transferentzia ia hiru milioi eurokoa den bitartean, auzoetan kultura sustatzera bideratutako programak ez du kopuru horren erdia ere jasotzen. Zabalguneko eraikina enpresa sorkuntzarako gune moduan egokitzera 750.000 euro bideratzen diuzten heinean, Burdin Hesiaren berreskuratzera, gure hiriko historiaren atal garrantzutsu bat berreskuratzera, 100.000 euro besterik ez dituzte bideratuko. Guztiz paradoxiko eta simbolikoa azkeneko adibide hau, Bilboko historio errealaren mantentzea eta azaltzearen gainetik, hiriari jarri nahi zaion mozorroa.
Gobernuen apustua beraz argia da, baina hiritarron errealitatea ez da titanioa bezain distiratsua. Gure hiria kirol lehiaketa internazionalen egoitza den bitartean, Ibarsusi futbol zelaia moduko auzoetako kirol ekipamenduak hezetasun eta azpiegitura arazoak azaltzen dituzte. Kultura heteroptariarkala eta merkantilizatuaren eredu diren European MTV Awards moduko makro ekitaldiak aurrera eramateko instituzioek milioiak jartzen dituzten bitartean, gure museoetako edo kultura zentruetako langileen egoera gero eta prekarizatuagoa da, azken urteetan hiru greba nagusitu direlarik gure hiriko sektore kulturaelan: Arte Eder Museoko langillen borroka, Guggenheim museoko hezkuntza departamentuko langillen greba eta ondoriozko kaleratzeak eta Alhondigako mediatekako langillen borroka.
Ildo berean, gure hirian turismoaren aldeko apustu erradikala egiten den bitartean, turista horiek lo egiten duten hoteletako garbiketa zebitzuko langileek, 2´5 euro/ordua kobratzen dute. Txanpon beraren bi alde, hiri beraren hainbat errealitate.