Noski! Bilbotarrok euskaraz bizi nahi dugu eta! Eta euskaraz bizi nahi dugu arlo guztietan. Ez gara konformatuko etxekoekin euskaraz berba egitearekin. Esparru guztietan bizi nahi dugu euskaraz. Ahoz zein idatziz.
Albisteak jaso ere, euskaraz jaso nahi ditugu. Komunikabide euskaldunak eta kalitatezkoak behar ditugu, eta tokiko albisteak landuko dituztenak. Herri mugimenduaren agenda ere jasoko duena. Baina euskaraz, noski. Zelan bestela?
Horixe nahi dugu, horixe behar dugu… eta horixe egin dugu! Hemen daukagu Bilboko URIOLA! Hutsune handi bat bete duen komunikabide hau denon ekarpenez osatu dugu, norbanako zein herri mugimenduko hainbat eragilek elikatu dugu azken urteotan.
Orain bultzada berri bat emateko prest gauzkazue!
Euskalduna bazara, adi egon… euskaldunok euria hasi dugu eta, URIOLAk harrapa zaitzala!